Règles de la belote en Basque

Bienvenue dans le quartier Basque, pour les joueurs de belote originaire Basque découvrez les règles de la belote en langue Basque.

Jokoaren aurkezpena

Belota jokorako kartak

Belota klasikoa 32 kartako jokoarekin jokatzen da.

Taldeak

Belota klasikoan aritzeko 4 jokalari behar dira: 2 jokalariz osatutako 2 talde.

Karten balioa eta ordena

Belota klasikoan karten balioa kolorearen araberakoa da, (hirusta, pika, bihotza edo diamantea); balioa aldatuko da kolore nagusi izan ala ez.

Karten balioa eta ordena (kolore nagusi izan ala ez):

Jokoa

Karta itzulia

Lehen itzulian, jokalari bat (edozein) hasiko da kartak banatzen. Ondoko jokaldian, lehen banatzailearen ezkerraldeko jokalariak banatuko ditu kartak.

Karta itzulian, jokalari bakoitzak 5 karta errezibituko ditu, eta karta bat ezarriko da mahai-jokoaren erdian.

Kolore nagusiaren hautua

Mahai gaineko karta proposatuko da kolore nagusi gisa. Lehenbizik, karta banatzailearen eskuinaldeko jokalariak erabakiko du hartzen duen ala ez, gero, ondoko jokalariak, eta abar.

Jokalari batek hartzea erabakiko duen ber, erdiko karta errezibitzeaz gain, beste 2 karta ere ukanen ditu. Beste hiru jokalariei 3 karta gehiago banatuko zaizkie.

Lehen enkante-itzulian inork ez baldin badu hartu, enkante-itzuli berri bat hasiko da, eta jokalari bakoitzak bere kolore nagusia hautatzen ahalko du.

Bi enkante-itzuliren ondotik nehork ez baldin badu hartu, kartak berriz banatuko dira.

Jokoa hasi daiteke

Karta banatzailearen ezkerraldekoak du hasiko jokaldia.

Jokalari bakoitzak kolorea segitu beharko du, eta batek, galdegin kolorea ez baldin badu, kolore nagusiarekin moztu beharko du.

Halere, kolorea ez baldin badu eta bere taldekidea altxaldiaren esku baldin bada, ez da behartua izanen kolore nagusiarekin moztea.

Belota

Jokalari berak erregea eta anderea ukanen dituenean, kartak nahi duen ordenan jokatzen ahalko ditu eta 20 puntu markatuko ditu: “belota” eta “rebelota” egiten duela esaten da.

Puntuen zenbaketa

Belota klasikoa, kontratuzko jokoa da: jokaldia irabazteko, talde hartzaileak 82 puntu egin behar ditu, belotaren menturazko puntuak barne.

Jokaldi bukaeran, talde bakoitzak irabazi dituen karten balioa batuko da. Azken altxaldia irabazi duen taldeak 10 puntu gehiago ukanen ditu: “azken hamarrekoa” da.

Bi aukera dira orduan:

  • Talde hartzaileak 82 puntuko kontratua bete du, eta beraz talde bakoitzak egin dituen puntuak markatuko ditu, eta belota ere bai hala gerta
  • Talde hartzaileak ez du bere kontratua bete eta beraz ez du punturik markatuko, edo belota baizik. Ondorioz, aurkako taldeak 162 puntu markatuko ditu, eta belota ere bai hala gerta.

Aller plus loin

Savez-vous que dans la BD « Belote City » crée par Fabrice Bernardoni, il existe un quartier Basque? Retrouvez un aperçu de la vie de votre quartier dans cette BD décalée.

Un grand merci à Joana Pochelu pour cette traduction des règles de la belote et à l’office public de la langue basque pour leurs conseils.

Pas de commentaires pour le moment.

Soyez le premier a écrire un commentaire !

Laisser un commentaire

Leave a comment